Surf taulei buruzko hitzaldi formatiboa

Jende askok galdetzen digu ea zein izango litzatekeen bere taula ideala. Ikusten dugu zalantza asko daudela taula egokia aukeratzerakoan. Beraz, prestakuntza-hitzaldi bat antolatu dugu material egokia zein den hitz egiteko, bai hastapen-mailan, bai maila aurreratuan eta espero dugu zuen galderak eta zalantzak argitzea 🤙🏽

MAIATZAK 15 osteguna (Deba)

  • 19:00etan

Deban dugun eskolan izango da: Markiegi Kalea 2 (Debako hondartzan)

Animatu eta etorri! zuen zain egongo gara ostegunean, 19:00etan, Debako gure surf eskolan 😉