Skate eta Surf-Skate ekitaldia Eibarren

Larunbat honetan, martxoak 18, ezin duzu huts egin Eibarko Errebal edo Untzaga plazan antolatu dugun Skate eta Surf-Skate ekitaldira (Errebalen euria egiten badu edo Untzagan eguraldia ona bada).

Ekitaldi honen helburua Skatea eta Surf-Skatea probatu nahi duen orok kirol hau probatzeko aukera izatea da, horretarako, jende guztiarentzako hastapen-tailerrak egingo ditugu. Zuzendutako eskolen ondoren, skate askearen erakustaldia egingo dugu, trikimailu, joko, lasterketa, sari eta abarrekin.

Goiz on bat pasatzeaz gain, skate eszena pixkanaka hazten ari dela ikusaraztea da gure helburua.

Ordutegia: 11:00etatik 13:30etara

OHARRAK:

  • Gutxieneko adina: 5 urte.
  • Helduei ere zuzenduta dago.
  • Hastapen tailerrendako kaskoa eta babesak eramatea komeni da eta aldez aurretik 679 513 592 telefonora deituz izena ematea gomendatzen dugu.

Gonbidatuta zaude 😉

Skate eta Surf-Skate ekitaldia Eibarren martxoak 18an - 2023