Aurten ere Maldivetara bidaia Iparrekin!
Iazko martxoan eta ekainean Maldivetara bidaia egin ondoren, aurten 2 talde antolatu ditugu ekainerako. Abentura pixka bat nahi baduzu, beste kultura bat ezagutu eta kalitate handiko olatuak giro onean surfeatu, aprobetxatu aukera hau eta etorri gurekin Maldivetara 😉
Hobetu zure surfa “world class” olatuetan, 3 surf saio egunean, yoga klaseak gorputza erlaxatu ahal izateko surfeatu ondoren, bideo grabazioa eta “clinic”a, eta surfaz pixka deskonektatu nahi baduzu snorkel praktikatu edo arrantza egiteko aukera izango duzu. Ostatua pentsio osokoa da, egunean 3 otordu, gela-zerbitzua, gela guztiek aire girotua eta bainugela dute, informazio gehiago nahi izanez gero deitu eta galde iezaguzu.
1. Data
Ekainak 8tik 15era
2. Data
Ekainak 15etik 22era
Interesatuta bazaude, idatzi info@iparsurfskate.com helbidera, deitu 627 32 51 35 telefonora edo bidali