Roller klaseak Ipar Skate Eskolan

Roller (lineako patinak) klaseak ematen hasiko gara Iparren. Adin eta maila guztientzako klaseak, aukera ona kirola egiteko, irristaketaren oinarrizkoak ikasteko edo ranpetan teknika hobetzeko, Rollerren adituen eskutik.

Oraingoz tarteak ditugu astearte, asteazken eta ostiraletan Roller-eko klaseak emateko. Taldeak osatuz gero, hilabete honetan bertan hasiko gara. Animatuta bazaude, deitu.

Interesa duzuenontzat ostiral honetan, apirilak 12, ate irekien jardunaldi bat antolatu dugu 19:00etatik 21:00etara Eibarren gure skatepark-ean, probatzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea. Animatu eta pasa zaitez 😉

Roller klaseak Ipar Skate Eskolan