Neguko surf eskolan izena emateko epea zabalik

Surf Ikastaroak 1h30 irauten dute. Surf egiteko material guztia Ipar Surf Skate Eskolak jartzen du. Ikaslea ikastaroa hasi baino 15 minutu lehenago eskolan egotea gomendatzen da prestatzen joateko. Ikastaroko prezioaren barruan hauek guztiak sartzen dira:

  • Neoprenoa
  • Surf taula
  • Monitore titulatuak
  • Aldagelak eta dutxak
  • Aseguruak

Neguko surf eskolaren lehentasuna beti uretara joatea izango da surf entrenamendua egitera. Itsasoaren kondizioak txarrak direnean, surf-skate ikastaroa egingo dugu Deban edo Eibarko Skatepark estalian. TEKNIFIKAZIOA eta PERFEKZIONAMENDUA eskaintzen ditugu, informazio gehiago nahi izanez gero deitu edo idatzi.


Plaza mugatuak!
Eman izena agortu baino lehen 🤙🏽