Apnea ikastaroa
Uztailaren 8an eta 15ean Surfari zuzendutako apnea ikastaroa antolatu dugu. Helburua: arnasketari eta surfean apnea egiteko prestaketari buruzko ezagutzak eskuratzea, eta ur azpian egoera deserosoetan erosoago moldatzen ikastea. Ikastaroa Oier Bartolomek surflariak emango du.
Uztailak 8, asteazkena,
16 urtetik beherakoentzat.
- Maila: hastapena / hasiberria / ertaina
- Lekua: Debako hondartza, Ipar Surf Eskola
- Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara
Uztailak 15, asteazkena,
16 urtetik gorakoentzat.
- Maila: hastapena / hasiberria / ertaina
- Lekua: Debako hondartza, Ipar Surf Eskola
- Ordutegia: 17:00etatik 21:00etara
Surf komunitate osoari zuzenduta dago, eta bereziki ur azpiko egoera estresagarriak hobeto kudeatzen ikasi eta aurrera egin nahi duten surflariei.
Eman izena telefonoz deituta
627 325 135
< Aurrekoa



Harpidetu